Marijesiak, Gernikan Gabonaurrean (abenduaren 16tik 14ra) betetan dan bederatziurrena da, bertan antxinatik ezagutu eta gordetan dana. Tradizinoari emoten jakon izena lehenengo lau egunetan kantetan diran koplen lelotik dator. Gaur Gernikan ondo errotutako tradizinoa ez eze, gernikarron identidade-ikurra be bada. Azken 50 urteetan zehar taldeak andrazkoen parte-hartzea era modelikoan integrau dau, eta hau aurrera bidean dagoan gure gizartearentzat modernidade seinaletzat hartu behar da.